Letra de Mendian Gora Haritza, Imanol



Mendian Gora Haritza

Mendian gora haritza 
ahuntzak haizean dabiltza 
itsasoaren arimak dakar 
ur gainean bitsa. 
Kantatu nahi dut bizitza 
usteltzen ez bazait hitza 
mundua dantzan 
jarriko nuke Jainkoa banintza. 

Euskal Herriko tristura 
soineko beltzen joskura 
txori negartiz bete da eta 
umorez hustu da. 
Emaidazue freskura 
ura eskutik eskura 
izarren salda urdina edanda 
bizi naiz gustora. 

Euskal Herriko poeta 
kanposantuko tronpeta 
hil kanpaiari tiraka eta 
hutsari topeka. 
Argitu ezak kopeta penak heuretzat gordeta 
goizero sortuz bizitza ere 
hortxe zegok eta. 

Mundua ez da beti jai 
iñoiz tristea ere bai 
bainan badira mila arrazoi 
kantatzeko alai. 
Besteia datozen penai 
ez diet sunk bota nahi 
ni hiltzen naizen gauean behintzat 
egizue lo lasai.

Mas letras de Imanol: