Letra de Maletak eskutan, Kaleginez



MALETAK ESKUTAN

Lainoak berriz gorri dira, oihu bat zeruan
Kantu ilunak ezpainetan, ikarak preso zaitu
Kaletan gerri gurak, itzaletan odolak
Izar bako gau ilunak, eta maletan ametsâ?¦

Amets bat
Etzaude bakarrik

Gaztaroa, bizkarrean
Sei urte maletatik at, damuak preso zaitu
Ahanzturan irrifarrak, amaiera bako gauak
Ahanzturan baita laztanak, baina maletan ametsâ?¦

Amets bat
Etzaude bakarrik

Helbiderik gabeko eskutitz bat heldu zaizu gauez
Esku bat luzatu zaizu, egunsenti bat zabaldu

Begitan distira sutsu
Hotzikarak gorputzean
Nekeak indartu zaitu

Ixilpean, malko gardenetan, indar mezu bat sortu nahian
Loretzera bultzatu zaittun oihu bat, abesti bat

Begiak itxi ta amestu etorkizuna non nahi
Lagun minak indarrez heldu, gaur ez, oihurik zeruan

Euritan dantzan aritu, zelaietan barrena
Lainoak kolorez busti, azkenik, maletak eskutan

Mas letras de Kaleginez: