Letra de Gau urdinak, Ken Zazpi



Une hau ta gero dator gauetan urdinena 
eta ez dut oroituko nor nintzen ez nire izena 
bolbora usaia metaforatik banatzean,
gure errealitatea biluztean.

Urtarrila udaberriz bete nahi dut behin da berriz 
ta sekula itxiko ez diren leihoetatik ihes egin. 
Hondartza gabeko itsaso ezkutuen gisan 
ez dut nik noraezean guretzat denborarik izan,
beranduegi da egi guztiak aitortzeko 
baina aukera bat dugu barre egiteko. 

Gelditu denbora eta eramango zaitut 
kate guztien gainetik, 
inoiz amestu bako lurretara, 
zergaitiek garrantzirik ez dutenetara,
izen bako izarretara,
argitu nahi ez duten gauetara. 

Urtarrila udaberriz bete nahi dut behin da berriz?
ta sekula itxiko ez diren leihoetatik ihes egin. 

Areak ta denborak bidea estali arren 
zihur aurkituko dugu geroa batera bagaude,
gelditu gaitezen beti gaua balitz bezela 
berriz biluztu gaitezen maitatu gaitezen.

Gelditu denbora eta eramango zaitut 
kate guztien gainetik,
inoiz amestu bako lurretara,
zergaitiek garrantzirik ez dutenetara,
izen bako izarretara,
argitu nahi ez duten gauetara. 

Gau urdinetara...
Gau urdinetara...

Mas letras de Ken Zazpi: