Letra de IKASTEN, Berri Txarrak



-*Gaur atzo baino gehiago dakit
baina bihar baino gutxiago
hala gertatu ohi da behintzat
eskolaz kanpo

Jaiotzeko momentu beretik
hasten gara asimilatzen
eta lekzio zailenak beti
denborak irakasten dizkigu

Ikasten

Akatsetatik, herri bezala
barkamena eskatzen, ixilik egoten
gehiago entzuten, aukeratzen
denbora aprobetxatzen, kantak egiten
ikasten, ikasten

Haurrengandik, liburuetatik
agureengandik, beste kulturetatik ikasten

Iraganetik ...orainetik ...etorkizunetik
zugandik ...nigandik ...guregandik

Ikasten

Hau ez da behin ere gelditzen
Hau ez da behin ere gelditzen
Hau ez da behin ere gelditzen
Hau ez da behin ere gelditzen

 ikasten Ikasten,beti beti nire adimena zabaltzen
 ikasten ikasten, momentu oro.

 ikasten Ikasten,beti beti nire adimena zabaltzen
 ikasten ikasten, momentu oro.

Mas letras de Berri Txarrak: