Letra de ITXAROPENA AGORTZEN, BERRI TXARRAK



Arazo bat egon eta 
ikusi nahi ez denean 
hura arindu beharrean 
ilunago ikusten da 
errudunak asmatu ordez 
ez al litzateke hobe 
erantzunkizunak hartu 
eta teknikak aldatu? 

Itsukeriaren bidez 
gizartea alienatzen 
berez inola ez dagoen 
batasun faltsua bilatzen 
askatasunik gabeko 
herri baten garrasia 
ezin da ixilarazi 
errepresioari utzi!! 

Ez aurrera ez atzera 
legediaren antzera 
itxaropena agortzen 
eta ezer gutxi lortzen 
---------------------------

Gazteria zapaltzea 
ideiak debekatzea 
ta horrelako neurriak 
alperrikakoak dira 
behingoz jabetu zaitezte 
benetako egoeraz 
berezko kultura duen 
herri baten itomena 

Arazoak bertan dirau 
eta bitartean 
txoriak ezin du aske 
hegal egin

Mas letras de BERRI TXARRAK: