Letra de Lana (egunez joan eta gaueran etorri), Betagarri



Egunez joan eta gauean etorri, 
bizitzeko denborarik ia ez duzu. 
Patroiaren indarkeria jasatzen 
pasatzen ari zara zure bizitzaren urteak. 
Familia aurrera atera egin behar 
gizarte honetan bizi ahal izateko, 
putada bat da horretarako bizitzea 
fabrikatik etxera, etxetik fabrikara da dena. 

Lan, lana 
zigorririk haundiena. 
Lan, lana. 
Esklabu izan behar gara 
Lan, lana. 

Lanaren esklabu izan nahi ez baduzu 
zutitu zaitez sistema honen aurka, 
berdintasunaren aldeko gizartea 
eraiki dezagun gazte ikasle eta emakumeak. 

Gora Lenin eta gora Marxismoa! 
gora langileen arteko batasuna! 
kapitalismoarekin akabatzea da 
gure helburu, gure nahia, gure ametsik 
haundiena.

Mas letras de Betagarri: