Letra de MALEN, KEN ZAZPI



amatxo negarrez segi eskero
malko bustiaz aitaren gutuna
hark ezingo du berriz irakurri
zenbat ta zenbat, maite duguna

berrogehi minutuz
milaka taupada

larunbata ta berriro bidean
kamioiak pasa, kotxeak pasa
infinitora jartzen naiz begira
oroitzapenak nahasten dira

berrogehi minutuz
milaka taupada

begietara begiratzean
hitz egin gabe ulertzen zaitut
kristal lodiak ezin du aitak
gure irifarra inoiz ez gelditu

iragana hain urrun ta hain hurbil
hitz egindakoak, denak gogoan
itsas haizeak usainduz urrutik
lur arrots honek irpenua dirudi

begietara begiratzean
hitz egin gabe ulertzen zaitut
kristal lodiak ezin du aitak
gure irrifarra inoiz ez gelditu

heldu gara kartzela aterira
amets gaiztoen kaiola hotzera
ohiuka dabiltza gizon urdinak
sumindu nahian gure odolak

berrogehi minutuz
milaka taupada

begietara begiratzean
hitz egin gabe ulertzen zaitut
kristal lodiak ezin du aitak
gure irrifarra inoiz ez gelditu

berrogahi minutuz
milaka taupada
berrogehi minutuz
milaka taupada
berrogehi minutuz
milaka taupada
berrogehi minutuz
milaka taupada


Mas letras de KEN ZAZPI: