Letra de Boom egin eta crash!, Betagarri



Tik-Tak nere bihotza, 
burua irakiten,
itxaropenaren 
atea irekitzen.
Milaka pentsamendu 
ziztu baten menpe,
alde egin ezazue denok 
hemendik mesedez.
Eztanda egingo dut, 
ba dakit nor naizen,
aginduak betetzen 
beti obeditzen.
Gizakien proiektua 
atzo izan nintzen
eta gaurkoan nago 
gero amesten.

Erlojuak narama, 
azken bidaia!
iluntasun beroa, 
argia itsua!
Erlojuak narama, 
azken bidaia!
iluntasun argia, 
guztiak itsuak!

Boom egin eta krash! 
dena pikutara!
Boom egin eta krash! 
popatik hartzera!

Garaia irizteko 
gero ta gutxiago.
Protagonista izateko 
ni beti prest nago.
Momentua heltzean 
guztia akabo,
begiak izten ditut 
berriz zabaltxeko.
Beltza, gorria, urdina, 
berdea, zein ote?
Moztearen zalantza, 
ohorea zure
erantzuna ba duzu 
aukera duzu hemen
zein? zein? zein? 
zein kolore?

Mas letras de Betagarri: